top of page

ANTZINAROA

Anchor 3

                                                                 

-EGIPTO:

       Egipto, batez ere, arkitektura lanei esker da ezaguna. Musika beti zegoen presente tenpluetako  zeremonia erlijiosoetan, faraoiaren gortearen festetan… Inperio Zaharrean, arku itxurako harpa handiak, sei edo zortzi harikoak, arrakasta handia izan zuen. Inperio Ertainean, berriz, harpa apainduraz bete zuten, eta, batzuetan, faraoiaren burua agertzen zen, heldulekuan zizelkatua. Inperio Berrian, azkenik, harpa zabaldu egin zuten, eta 18 hariko tresna gisa nagusitu zen. Lirak, harizko beste instrumentu batek, ere arrakasta handia lortu zuen piramideen herrian.

 

-GREZIA:

       Musika grekoaren erritmoa hizkuntzari erabat lotuta zegoen. Abestietan, musikak testuaren erritmoa errepikatzen zuen. Instrumentu greko ohikoenak kithara eta aulosa ziren. Instrumentu greko ohikoenak kithara eta aulosa ziren:

-aulosa: oboearen antzeko instrumentua zen asaldura lortzeko erabiltzen zen.

-kithara: lira mota bat zen entzuleengan lasaitasuna eta inspirazioa lortzeko erabiltzen zen. Danborra, zinbalak, sistroa eta kriskitinak besteak beste antzinaroko Grezian perkusiosko tresnarik erabilenak izan ziren.

 

-ERROMA:

        Erromatar musika greziarrenean oinarritzen zen. Ia instrumentu guztiak greziar kulturatik zetozen. Baina, trompeta zuzena nabarmendu ziren gehien bat, metala primeran ezagutzen baitzuten. Organo mota zahar bat erabiltzen zuten zirkoan jotzen zen hauspo mota baten eraginez.  Kordazko instrumentuak Greziatik edo Ekialde Hurbiletik zetozen (harpak, lauteak eta zitara).

 

 

-MESOPOTAMIA:

       Mesopotamiako musika adierazpen historiografiko bat da, mesopotamiako aintzinako zibilizazioen musikaren historioari buruz erreferitzeko. Dokumentu literarioak eta instrumentuen erreprodukzio artistikoak herri hauen musika eta instrumentuen buruzko informazioa jakitea aukera eman digute, baita ere instrumentuen aurkikuntza arkeologikoak. Babiloniar musika dokumentuak aurkitu dira.

kithara

bottom of page